AZAROAK 25:
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna.
Azaroak 25eko eguna nondik datorren jakiteko historia piskat jakin behar dugu:
Karibeko eta Hegoamerikako 1. topaketa feministak 1981ean Bogotan (Colombia) burutu ziren eta horietan azaroaren 25a Emakumearekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna izendatu zen. 1999an Nazio Batuen Erakundeak “Emakumeen kontrako bortizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna” sortu zuen. Egun hori Mirabal ahizpen hilketa oroitzeko aukeratu zen.Mirabal ahizpak Dominikar Errepublikako 3 ekintzaile politiko izan ziren eta 1960ko azaroaren 25ean Rafael Trujillo diktadorearen poliziak bortizki hil zituen"
Mirabal ahizpak ez dira izan bakarrak, ehundaka emakume erailak izaten dira Munduan.
Hezitzaileak garen einean gure erantzukizuna izan behar dugu jarrera
hauek ekiditzea. Gure ikasleak etorkizuna direlako, haiek emakume zein
gizon arduratsuak izatea nahi dugulako,...
Horregatik egun horretan gure eskolan ekintza ezberdinak burutuko dira.
Eta ekintza hoitako batzuk aurrera eramateko , gure lagun baten blogetik, bera sortutako wix bat erabiliko dugu.Eskerrik asko IRATXE
No hay comentarios:
Publicar un comentario