2015/06/16

ELKARBIZITZAKO LOGOA




Behatokiko  kideek  logo  lehiaketa bat antolatu zuten,elkarbizitzako logoa lortzeko.

Lau lan aurkeztu ziren.

Malen Arrizabalaga ,Irati Maguregi ,
eta Ane Arrizabalagak hiruren artean lan bat aurkeztu zuten. Amets Amutxastegi bakarra izan zen ordenagailuan bere lana aurkezten. Julen Laka eta Ane Anakabek ere logo dotoreak aurkeztu zituzten.

Amorotoko eskolako kurtso bukaerako jaialadian esan zuten irabazlearen izena.
Julen Lakak irabazi zuen.
Irabazleari bere logoa daukan katilu bat oparitu zioten eta beste partehartzaileei kuaderno bat eta azpimarragailua.
 
IRABAZLEA:JULEN LAKA


GOROZIKA









2015eko maiatzaren 14an gaua pasatzera joan ginen Gorozikara eskolatik 9:30 irten ginen, LH eta 4-5 urtekoak. Gorozikara heldu ginenean, arduradun bat zegoen, Miren. Mirenek aterpetxera lagundu zigun, eta aterpetxean gela eta logela guztiak erakutsi zizkigun.
Ondoren, jolastera joan ginen, frontoira, goiz guztia bertan pasatu genuen eta arratsaldean erroskilak egin genituen. Bueno, erroskilak edo ogi biribilak.
Gauean neskak txantxa bat egin nahi zuten, baina maisu batek ez zien utzi.
Hurrengo egunean gosaldu eta bazkaldu eta berriro eskolara.

OSO ONDO PASATU GENUEN 

KURTSO AMAIERAKO JAIALDIA



JAIALDIA
2015eko Ekainaren 12an Amorotoko Eskolako jaialdia burutu genuen. Frontoian izan zen antzerkia,arratsaldeko 17:00etan. Antzerki honetako gaia kirol eta dantza barregarriak izan ziren eta izenburua honako hau izan zen:

ABILAO ZARIE BA ABILAO, BAI HORI !!!!!!
8 kirol antzeztu genituen: Balleta, Harrijasotzaileak, Hip-Hop-a, Esku-Pilota, Boxeoa, Sega Apustuak, Igeriketa eta Zumba.
Lehenengo kirolean, Balletean, EL LAGO DE LOS CISNES antzeztu genuen. Harrijasotzaileetan, 150kg kartoizko harriak jaso behar zituzten.
Hip-Hopean publikoak barre asko egin zuen arropengatik. Esku-Pilotan, pilota aldatu zuten eta publikoak barre egin zuen…
Boxeoan 2 round antzeztu ziren eta barre asko egin zuen publikoak.
Sega Apustuetan Herio (HERIOTZA) izan zen protagonista.
 Igeriketa izan zen denetatik barregarriena. Zumban, eskuetan flashmob-a dantzatu genuen. Jaialdia oso ondo irten zen eta gure helburua bete genuen, oso ondo pasatu genuen!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!