Gaur sorpresatxo bat eduki dugu.Gure eskolara BASURAMA eta ARRAGUAKO kideak etorri dira.
Aldebatetik, zakarrontzira botatzen ditugun gauzei beste erabilera bat eman ahal zaiela azaldu digute.
Bestetik,plastikozko poltsak bererabiliz globo erraldoi bat sortuko dugula esan digute.
Horretarako lanean hasi gara baina ...ZUEN LAGUNTZA EZINBESTEKOA da!!!!!!Edozein motatako plastiko(poltsak,negutegien plastikoak,fabrikako plastiko ezberdinak....)biltzen hasi gara.
Zinearen proiektua aurrera doa . Aste honetan aktoreak bihurtu gara eta hain ospetsua den "MANNEQUI- CHALLENGE" grabatu dugu. Baina ,zer da "MANNEQUI- CHALLENGE"? Interneten birala bihurtu den azken erronka da . Erronka honen helburua bakarra : kamera aurrean izoztuta geratzea. Oso ondo pasatu dugu erronka hau burutzen eta denoi erakusteko irrikitan gaude. Ikusi nahi al duzue?