2015/03/27


ERAKUSKETA ERRALDOIA

Martxoaren 26an, Bilbora joan ginen, lehen gizaki eta dinosaurioak ikustera.
Hasieran  ikusi genituen dinosaurioen garaian paleontologoek aurkitutako aztarnen kopiak  Gizaki eta lurraren ebaluazioa ikusi ondoren, Triasiko, Jurasiko, Kretazeo eta Izotz Aroetako maketa errealak ikusi genituen.
Habitat bakoitzeko animalien mugimenduak eta orroak entzun zitezkeen.
Amaieran, paleontologo lana egin genuen.

Nahiz eta euria egin, asko ikasi eta gozatu genuen.

2015/03/24

19. KORRIKA TXIKIA AMOROTON



Martxoaren 23an, Amoroton korrika txikia ospatu genuen.
Zoritxarrez, euria ari zuen eta frontoian egin behar izan genuen. Irakasle, guraso eta ikasleok parte hartu genuen, lekukoa eskutik eskura pasatzen. Ibilbidea amaitu ondoren, lekuko barruan guk asmatutako bertsoak abestu genituen. Ondoren, 2015ko korrikako dantza egin genuen. Amaitzeko, jolas desberdinak egin genituen taldeka.
Nahiz eta eguraldi eskasa egin, oso gustura egon ginen.

 DOINUA:Ama begira ezazu


1-
Martxoak hemeretzi
Korrika hasi da
Amotora heltzeko
Zirraraz begira.
2-
Urepelen hasi da
Aurtengo korrika
Herri askora egin
behar du bisita.
3-
Egun batzuk pasata
Dator Amotora
Bide luzea eginda
Bilbora helduko da.
4-
Lekukoa pasatu
Eskutik eskura
Mezuak zabaltzeko
Bilbotik mundura.
5-
Euskara bultzatzeko
Aurrera pausua
Korrikak sortzen digu
Bihotzean sua.
6-
Amoroton euskara
Bultzatu beharra
Eta hori lortzeko
Badugu indarra

2015/03/06

MARTXOAK 8-EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA






DENOK DAUKAGU  INDAR MOREA BARNEAN... SEXU ETA GENERO ANIZTASUNA.




ESPAZIO GUZTIAK GUZTIONAK


GUTARIKO BAKOITZA BAKARRA, ERREPIKA EZINA ETA GARRANTZITSUA DA.


ARDURAK BANATUZ DENAK IRABAZLE. 
BAKOITZAK BERE EKARPENA EGINEZ, BIDEA ERAKITZEN DA.