2007/03/30

KORRIKA TXIKI


Aurten ere ,korrika txiki egin dugu.Herrian zehar korrika ibili gara.Lomatik beheko kaletara korrika egin ostean plazara bueltatu gara.Korrikako lekukoan,lehen aldiz,bertsoak egon dira.Gero frontoian jokuak egin ditugu.

IHAUTERIAK




Ihauteriak otsailak 20an izan ziren.
Eskolan Euskal mitologiako pertsonaiak bihurtu ginen:
Ziripot, mamurrak, lamiak...
Jokoak ere egin genituen, baita diskoteka, merendola eta kalejira. Kalejira eta gero dantzan egin genuen jendearen aurrean. Oso ondo pasatu genuen.

NAIA ITURRARAN HERNANDO (6.maila)

JAI EKOLOGIKOA

2007/03/29

OLINPIADAK


Urtero lez, aurten ere Lea Artibai eskualdeko olinpiadak egingo dira Markina-Xemeinen.

Betiko moduan Lea-Artibaiko eskoletako 5. eta 6. mailakoak joango dira.

5. mailakoek joku ezberdinak egingo dituzte: futbola baloirik gabe eta beisbola hankekin...

Eta 6. mailakoek eskupilotako kinielak eta palako kinielak egingo dituzte.Pala kinieletan parte hartzearen truke esku pilotako pilota bat oparitzen die eskolarako. AUPA AMOROTO !!!

JAI EKOLOGIKOA


Martxoaren 29an bazkari ekologikoaegingo dugu.

Goizean , eskolara joan eta 10:00 etan autobusa hartu dugu Lekeitiora joateko. Lhko guztiok joango gara. Lehenengo denok eroskira joan gara eta 10 minututan jendeak zein poltsa erabiltzen duen ikusi dugu.Gero 3. 4 mailak harategira joan dira eta 5.6 mailakoak eroskin geratu gara prezioak eta etiketak ikusten eta gero azokara.Gauza batzuk azokan erosi ditugu eta besteak eroskin. Ondoren autobusa hartu eta Amorotora bueltatu gara. Gaur egingo dugu bazkaria.


Ziortza kortabitarte(5. maila)

SASI KOIPETSU


Urtero lez, otsailaren 15 ean, Sasi koipetsu edo Eguen zuri ospatzen dugu.

Errekreo inguruan hasten gara txistorra prestatzen, ondoren jateko.Eguerdi ostean, jantokian,"merendolatxo bat" egiten dugu, tortila, tostada eta edariekin. Horetaz gain, pixka bat dibertitzera joaten gara frontoira.

Horrela ospatzen dugu Amoroton (eskolan) sasi koipetsu eguna.

Ainara Plaza (5. maila)

2007/03/16

ITURRIOTZEKOAK IPUIN KONTALARI


Martxoaren 15ean, osteguna, Iturriotz Lekeitioko institutoko 4.mailakoak, gure eskolako Haur Hezkuntzakoei ipuin ezberdinak kontatzera etorri ziren.
Txikiek diotenez oso ipuin politak ziren eta ipuinetako protagonista "Mirentxu" izan zen. Bere salto magikoarekin salto ikaragarriak egiten ditu neska honek. Ipuin hauek bukatutakoan "Doraemon" marrazki bizidunetako katu kosmiko ezagunaren diapositiba batzuk eskainiz ipuin bat kontatu zien; noski, Doraemonena.
Ikasturtero etortzen dira, bakoitzean pertsonaia desberdin batekin eta ipuin eta abesti politak eskainiz.
ESKERRIK ASKO IPUIN KONTALARIOI GUREKIN GOGORATZEA GAITIK!!

2007/03/14

GARAZI


Ni Garazi naiz, 8 urte ditut, Amoroton bizi naiz, Goiogane baserrian. Asto mendin bizi naiz.