2007/11/30

LH1EKO JOSTAILUEN ERAKUSKETA

Hilabete honetan, lehen zikloko ikasleek, antzinako jostailuen erakusketa antolatu dute.

Jostailu asko lortu dituzte.

Gaur egungo jostailuekin konparatuz, makina gutxiago zeudela konturatu gara.

Beraz, sormena eta gorputza gutxiago lantzen ditugu.

Gai honi buruz hitz egin ondoren, honetaz konturatu gara antzinko eta gaur egungo jolasetan ibiltzea dela komenigarriena. Erakusketa bukatu ondoren, lortutako jostailuekin jolastuko gara.

2007/11/16

OGELLARA IRTEERA

Azaroaren 12an, Amorotoko lehen hezkuntzako ikasleok Ispasterreko Ogella hondartzara joan ginen,hondartza aztertzera.Urtero joaten gara hondartza horretara Azterkosta programa egitera.Bertan hainbat animali eta landare ikusi genituen, adib: anemonak, karramarroak, lapak etab. Uraren tenperatura ere aztertu genuen. Ondoren zaborrak batu genituen,hondartza artako bi korronteetako ura ere hartu genuen.Ondoren hamaiketakoa jan genuen. Geroxeago jolastu eta gero autobusez eskolara bueltatu ginen.

2007/11/09

TITANEKO IDAZLEEN IPUINAK



2007ko azaroaren 5ean, Titan satelitetik estralurtar batzuk etorri ziren, beraien ipuinak aurkeztera.
Hiru ipuin aurkeztu zizkiguten:
1- Bost lagunen abenturak
2-Juanita eta bere txakurra
3- Bartoloren aurkikuntza.

Sei estralurtar etorri ziren. Beren janzkera arraroa izan zen: antenekin, kolore biziko arropak zituzten.
Aurkezpena asko gustatu zitzaigun eta prest gaude berriz ikusteko.