2017/03/15

 
 
                                                    GURE TXIKIAK
 
 
 
Haur hezkuntzakoek euren gorputzen siluetekin horma-irudi erraldoi bat egin dute.
 Margotzeko baliabide desberdinak erabili dituzte:oinak,eskuak,pintzelak,sagarrak....ze gustora ibili dira!
 
 
 
 
 
 

 
 

2017/03/09

eskola/arragua/basurama






Gaur sorpresatxo bat eduki dugu.Gure eskolara BASURAMA eta ARRAGUAKO kideak etorri dira.
Aldebatetik, zakarrontzira botatzen ditugun gauzei beste erabilera bat eman ahal zaiela azaldu digute.
Bestetik,plastikozko poltsak bererabiliz globo erraldoi bat sortuko dugula esan digute.
Horretarako lanean hasi gara baina ...ZUEN LAGUNTZA EZINBESTEKOA  da!!!!!!Edozein motatako plastiko(poltsak,negutegien plastikoak,fabrikako plastiko ezberdinak....)biltzen hasi gara.

NON BATZEN DIRA?UDALETXEAN ETA ESKOLAN.



ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

MARTXOAK 8






 MARTXOAK 8



Martxoaren 8an emakume langilearen eguna ospatu genuen eskolan.

Horretarako etxetik  argazkiak ekarri ditugu eskolara.Argazkietan   gure familiako aintzinako 
eta gaur egungo emakumeak lanean agertu behar ziren.

Argazki guztiekin erakusketa bat antolatu dugu.Eta erakusketa hau Amorotoko herriko tabernan ikusi ahal duzue bihartik aurrera asteburu guztia.

Joan ikustera oso polita gelditu da eta!!!!