2014/12/23

GAZTELUA


2014KO IRAILAREN HASIERAN 1. ETA 2. MAILAKOAK HASI ZIREN GAZTELUAREN PROIEKTUA EGITEN. LEHENIK PROPOSAMENAK EGIN ZITUZTEN, GERO ZOZKETA EGIN ZUTEN ETA AZKENEAN GAZTELUA AUKERATU ZUTEN.
PROIEKTUA HASTEKO, LEHENIK GAZTELUAREN ZATIAK IKASI ZITUZTEN; GERO ATE SAREA EGIN ZUTEN;TXOKOA ERE BAI ETA GAUZA PILOA EKARRI ZUTEN: GAZTELUAREN LIBURUAK, JOLASAK ETA MAKILAK.MOZORROAK ERE EKARRI ZITUZTEN. ZALDUNTXOAK EGIN, ERDI AROAREN ABESTIA IKASI, KARPETONTZIAK EGIN ETA ERDI AROKO BIZIMODUA IKASI ZUTEN.
ETA AZKENEAN PROIEKTUAREN LIBURU BAT EGIN ZUTEN, NON AZALTZEN DEN ERDI AROA ETA GAZTELUAREN ZATIAK. LAN AHANDIA EGIN DUTE 1.TA 2. MAILAKOEK.



 EGILEA:JUNE LAKA





PATRUILA BERDEA


Patruila berdea eskolako ekintza bat da.
Itxasok eta Susanak proposatu zuten ESKOLA agenda 21EKO PROGRAMAREN  barruan.
Ekintza hau orain dela 5 urte hasi ginen egiten.
Ekintza honetan zaborrak baTU eta, ostiral ARRATSALDEETAN, taldeka, zaborra ERAMATEN DITUGU.
Taldeak hauek dira:
-Malen, Julen, Ane, Urko eta Peio.
-Amets, DaneL, Ziara, Haran eta Lur.
-irati, Alaine, Ander, Aner eta Aratz.
-Ane Arri, Beñat, June, Sara eta ,Lantz.
Nire iritZia emango diZuet:
Niretzat oso ondo dago lan hau,DENON ARTEAN EGITEN DUGU ETA HERRIA ZAINTZEN DUGULAKO. EGI
EEEEE
E
EGILEA:ANEN


EGILEA: ANE ANAKABE




DURANGOKO LIBURU AZOKA

Urtero bezala,Abenduaren 5ean Durangoko azokara joan gara. Alaine ez da etorri gaixorik egon da eta.
Han liburuak erosten  ditugu.Batzuek 2 liburu erosi dituzte eta beste batzuek 1.Andereñoek ez zuten CDak erosten utzi.
Txapak,orri markatzaileak eta posterrak hartu ahal ditugu.
Tailer batean pate hartu dugu.Hasieran eurek egindako txotxongiloen gerizpeak antzezlana ikusi dugu eta asko gustatu zaigu.Gero euren marrazkiekin  antzezlana geuk egin dugu taldeka.
Ondoren, geure itzal txotxongiloak egin ditugu baina antzezteko ez dugu aztirik eduki.
Oso ondo pasatu dugu.





AZTERKOSTA



Azaroaren 7 an, Ogellako harrizko hondartzara joan ginen uraren analisiak egitera. Ogella Izpazterreko hondartza da Analisiak bakarrik ez  genituen egin 6.mailakoek eta Susana andereñoak, itsasoko eta hatzetako animaliak eta landareak etab aurkitzera joan ginen. Egia esateko, egin zuen eguraldiarekin animalia asko ikusi genituen.
Harri bitxi bat ikusi genuen besaulkia bezalako irudia zuela. Tronua deitzen diogu.
Karramarro asko ikusi genituen eta anemonak ere asko ikusi genituen.
Beti bezala, ura eta hondartza garbi daudela egiaztatu genuen.
.
IRATI MAGUREGI:)

ARABIAR PENINTSULA PROIEKTUA



“Arabiar penintsula” proiektua aukeratu dugu, 3. 5. eta 6. mailakook. Urte honetako lehenengo proiektua izan da. Oso polita da eta gauza asko egin eta ikasi ditugu.
Txoko bat egin genuen gelan Arabiar Penintsulari buruzko informazioarekin: liburuak ekarri genituen; panpinak, marrazkiak eta meskita bat.
Hiru eskulan egin ditugu baita ere; eskulan bat basamortua izan da, oasi bat margotu  genuen pertsonekin eta gameluekin. Bigarren eskulana, Anderrek eta biok, Arabiarrez letrekin paper zuri bat egin genuen eta jartzen du Amoroto eskola, gure eskolaren izena, Arabieraz, eta eskolako atean jarri genuen. Eta hirugarren eskulana, meskita batena izan zen:  beste paper zati batean margotu zuten meskita bat oso arraroa eta paretan itsatsi zuten.
Gelan, Arabiako lekuak, “Españoles en el mundo” bideoak ikusi ditugu eta fitxa asko irakurri ditugu.
Gauza asko ikasi ditugu ere, Arabiar Penintsula hizkera eta zelan idazten duten, hauen ohiturak, haren ipuinak, erlijioa eta janzkera zelakoak diren.
Oso interesgarria izan da eta gustura egin dugu lana.
Egilea:Julen Laka

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA




emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna


Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko eguna Azaroaren 25ean izan zen.  Eskolan ekintza asko egin genituen: “Muxuak” ipuina irakurri genuen; egun horri buruz hitz egin genuen eta arrazoitu ere; kanta bat entzun genuen Malo izenekoa, Bebe-rena.

Benetan gertatutako historia bat irakurri genuen eta hori gertatu zenetik egun hau ospatzen da urtero.

Horrelako egunak ospatu beharrik ez bagenituzke izango, arazo hauek ez direla gertatzen esan nahiko luke.



Egilea:Malen Arrizabalaga Laka
 
              Bebe Malo Kanta:            https://www.youtube.com/watch?v=G9q_ao91Now
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON

2014/12/17

IGERILEKUA



Igerilekua

Igerilekura urrian hasi gara joaten abenduaren 4rarte. Autobusean joaten gara eta bertan, igerilekuan ariketak egiten ditugu uretan: ur azpitik uztaitik pasatu, gero uztai txiki bat hartu eta uretatik urten.
Horrelako igeri ariketa asko egiten ditugu. Azken egunean jolasten ibiltzen  gara, saio osoan. Igerilekutik irteten garenean dutxatu eta ilea sikatzen dugu. 

Oso ondo pasatzen dugu

igerilekuan!!!!

egilea: ANE ARRIZABALAGA ITZA

ESKOLAKO LORATEGIA ETA ORTUA






2014 ko azaroaren hasieran, urtero bezala, lorategian eta ortuan lanean hasi ginen. Baina gu ortuan lanean hasi baino arinago, Zintzok, ikaskide baten aititek ortuko lurrari buelta eman zion. Gero gu hasi ginen lanean. Lehenengo lurrak zenbat metro karratu dituen neurtu genuen. Gero lau zatitan banatu genuen lur eremua, makilekin eta sokekin. Eremu batean, babak landatu genituen;beste eremu baten, idarrak; beste batean, kipulak eta azken lur-eremuan letxugak.
Ortuan konpostako ontzia jarri genuen aurreko ikasturtean. Jantokiko hondakinekin, hosto sikuekin eta makilekin konpontzen gara konpostatzeko.   
Lorategian HH-ko umeek, pentsamendu loreak landatu zituzten Itsaso eta Koldo irakasleekin.
 Gure  ustez, aurten letxugak ez dira oso handiak  hasiko.
Espero dugu, urtero bezala, lorategiarekin eta ortuarekin jarraitzeaaaaa!!!!!!! 

EGILEA: ALAINE IMAZ

ESKOLAKO LEHEN EGUNA !!



Eskolako lehen eguna irailaren 8an izan zen.Eskolara 9:30 etan etorri ginen.Iritsi ginenean, 3 irakasle berrirekin aurkitu ginen.  Denok 1. eta 2. mailakoen  gelara joan eta  alfonbran eseri ginen.Ondoren aurkeztu egin ginen eta nor zer izango zen esan ziguten: 3.,5.,eta 6.  maiakoen tutorea Lurdes; 1. eta 2. mailakoena Gaizka  eta bukatzeko Ainara plastika eta laguntza ematen  diguna .
Geroago denok batera plazara joan ginen jolastera, jausgailu batekin, denok hobeto ezagutzeko.Oso dibertigarria izan zen, batez ere, denok jausgailua gora bota eta denok barrura sartu ginenean.
Lehen egunik onena izan zen!!!!!


EGILEA:AMETS AMUTXASTEGI MAGUREGI


URTE BIKO HAURRAK



Urtero bezala, ikasturte berrian, eskolara ume berriak etorri dira. Oraingoan 3 ume berri etorri dira: Manex, Leire eta Enara. Manex, urte batekin etorri da;Leire 2 urterekin eta Enara urte batekin. Ume berriokin guztira 23 ikasle gara. Hiruretako bakar bat ere ez da hasi jantokian jaten. Lehenengo egunetan ordu bat besterik ez ziren egon eskolan gurasoekin. Egunak joan ahala, gero eta denbora gehiago egoten dira. Susanari umeak zaintzen eta haiekin jolasten Koldo izeneko irakasle bat etorri da, praktikak egitera.
Gure eskolako etorkizuna hemen dago. 

egilea: Danel Gandarias