2014/06/18

INAUTERIAK



Inauteriak
Martxoaren 4a
Inauteriak Martxoaren 4an ospatu genituen ,
Amerindiarrez mozorrotu ginen.HH3 eta 4koak inuita mozorrotu ziren; HH5eta 1.maila,lautada handietako indiarrak; 2.maila eta 5.maila,maia mozorrotu ziren; 4.maila inka eta azkenik 6.maila azteka.

Euria egin zuenez, kalejira frontoian egin genuen. Antzerkian tribu bakoitzak bere bizitza ,kanta edo kondaira antzeztu zituen.Azkenik kolonizazioaren berri       eman genuen.                     




OSO ONDO PASATU GENUEN.

2014/06/13

ESKOLA AGENDA 21 IKASTAROAK



Eskola agenda 21 ikastaroak:

KONPOSTA:

Dakizunez aurten eskolara konposta naturala nola egiten den erakustera etorri dira. Konposta ikasgaia ez da soilik umeentzako izan, gurasoentzako ere bai.
Guri azalpenak ematera  Jon Ander etorri zitzaigun.  Lehenengo gelan azalpenak hartu genituen jolas bati esker.  Gero ortura joan ginen eta bertan eraiki genuen konposta.
Horrelaxe joan zitzaigun  goiza.




OLIOAREN  BERRERABILERA:

Beste egun batean, neska bat etorri zitzaigun eskolara olioari buruz hitz egiten.  Olioa zelan berrerabili  behar dugun erakutsi zigun.
Oso interesgarria izan zen.


 

MIREN AGUR MEABE IDAZLEA ESKOLAN



Miren Agur Meabe,idazlea, eskolan
2014ko otsailaren 7an Miren Agur Meabe eskolara etorri zen “Nola zuzendu andereño gaizto bat” eta ” Joanes  eta Bioletaren bihotza” ipuinei buruz hitz egitera .Guk galdera batzuk prestatu genizkion eta berak erantzunak eman zizkigun. Galdera guztiak erantzun ondoren sinadura eskatu genion.


2014/06/11

SANTA AGEDA



Otsailak 4 an, Santa Ageda kantatzen joan ginen, urtero modura.
Etxetik etxera joaten gara kantatzen eta herriari poza ematen. Baina guk ere oso-oso ondo pasatu genuen Erabilen, Buedinolan, Amis Erdin eta beste etxe batzuetan ere, janariak eta edatekoak eman zizkigutelako.
Oso ondo pasatu genuen baina baita oso beteta joan ginen etxera.


IGERIKETA



IGERIKETA
Azaroan hasi ginen igerilekura joaten eta Urtarrilaren 17an amaitu genuen. Gure monitoreak Ander eta Fausto deitzen ziren.
Ostegunetan joaten ginen igerilekura.


 Azkenengo egunean jolastu egin ginen.

UDABIRRA FEST

                                                   UDABIRRA FEST


UDABIRRA FEST
Udabirra fest martxoan izan zen .
Egun hori Zapatua zen, baina andereñoekin eskolarako dirua irabazteko ekintza bat egin genuen .
Ekintza hori pastelak saltzea zen:0 0bakoitzak pastel batzuk etxetik ekarri eta gero frontoian saldu .0
Pastel guztiak saldu genituen eta diru pila-bat irabazi genuen .oso egun polita izan zen!!

  










ENERGIA BERRIZTAGARRIA MUNITIBARREN