2016/11/30




GABON KANTAK 2016/2017  

Gaur gabonetako kantak prestatzen  hasi gara.
Egunero entsaio txiki bat egingo dugu kantak errepasatzeko.
Etxean  ahal dituzue abestu eta ikasi .
23an gurekin etorri abestera.
Primeran pasatuko dugu!!

http://zleire.wixsite.com/gabonkantak2016
 



 

2016/11/25

 


 
AZAROAK 25
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna.




AMOROTO ESKOLAKO IKASLE,IRAKASLE ETA LANGILEEK BAT EGIN DUGU EGUN HONEKIN.
EKINTZA EZBERDINAK BURUTU DITUGU .
HEMEN ARGAZKI BATZUK.














2016/11/23





EGUN BERDEA


Gaur azaroak 23,egun berezi bat ospatu dugu gure eskolan.
Egun horretarako gurasoak gonbidapen berezia eduki dute partehartzeko.
Eskerrik asko Urtzi!
Berdez jantzita etorri gara eta egunak euritsu argitu duenez ezin izan gara ortura joan baina ondorengoak egin ditugu:



-          9:30-10:00 Txoko berdea inauguratu denok batera.

o   Agenda 21en aurkezpena egin. Zer da Agenda 21?

§  Energy, let's save it! Bideoa ikusi dugu.


o   Zeintzuk izango dira gure konpromisoak?

o   Eko-ordezkariak aurkeztu, beraien lana zein izango den azaldu eta panelean beraien izena jarri. June Laka, Lur Maguregi eta Elaia Arruza

o   Patruila berdea aurkeztu, beraien betebeharrak zehaztu eta panelean jarri.

o   Txoko berdearen arduradunak aukeratu, hauek txoko berdea txukun apainduta izaten arduratuko dira.

o   Udal foroko gutuna irakurri eta panelean itsatsi.

o   4 talde egin ditugu: Kipulak, Porruak, Babak eta Idarra.

-          10:00-11:30 Denok sukaldatzera! Gurinezko gailetak egin ditugu eta masa etxera eramango dugu tuperretan laban sartzeko. 



-          11:30-12:00 Jolastordua.

-          12:00-12:45 Gure haziak erein.

o   Jogurt poteetan: idarrak eta baba beltza. Jogurt potoak puntzoiekin zulatu. Zakuetako lurraz potoak bete.

-          12:45-13:00 Jantokirako prestatu.

-          14:30-15:45.

o   Txoko berdea apaindu.

o   Birziklatutako materialarekin lorontziak sortu: zapata zaharrak tenperekin margotu eta beste itxura bat eman. Hurrengo batean, lehortzen direnean, lurrez beteko ditugu eta landareak landatuko ditugu gure “lorontzi oinetakoetan”.



-          15:45-15:50 Agenda 21eko taldeko argazkia atera.

-          15:50-16:00 Etxerako prestatu.

2016/11/17


  AZAROAK 25
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna. 


Azaroak 25eko eguna nondik datorren jakiteko historia piskat jakin behar dugu:

Karibeko eta Hegoamerikako 1. topaketa feministak 1981ean Bogotan (Colombia) burutu ziren eta horietan azaroaren 25a Emakumearekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna izendatu zen. 1999an Nazio Batuen Erakundeak “Emakumeen kontrako bortizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna” sortu zuen. Egun hori Mirabal ahizpen hilketa oroitzeko aukeratu zen.Mirabal ahizpak Dominikar Errepublikako 3 ekintzaile politiko izan ziren eta 1960ko azaroaren 25ean Rafael Trujillo diktadorearen poliziak bortizki hil zituen"
    Mirabal ahizpak ez dira izan bakarrak, ehundaka emakume erailak izaten dira Munduan. 

    Hezitzaileak garen einean gure erantzukizuna izan behar dugu jarrera hauek ekiditzea. Gure ikasleak etorkizuna direlako, haiek emakume zein gizon arduratsuak izatea nahi dugulako,...


Horregatik egun horretan gure eskolan ekintza ezberdinak burutuko  dira.
Eta ekintza hoitako batzuk aurrera eramateko , gure lagun baten blogetik, bera sortutako wix bat erabiliko dugu.Eskerrik asko IRATXE