2016/12/16




                                            OLINPIADAK 2020 
                    AMOROTO ESKOLA   


Gaur gure proiektuari amaiera emateko,OLINPIADAK 2020 ospatu ditugu eskolan.
Horretarako olinpiadetako inagurazioa egin dugu,antortxa eskolatik frontoira eraman ,pebeteroa piztu eta.....HASI DIRA JOKU OLINPIKOAK.
Ondoren indarra hartzeko tartetxo bat egin eta hamaiketako osasungarria prestatu eta hartu dugu.Ummmmmm, bai goxoa!!!!
Indarra hartu eta gero ,olinpiadakin jarraitu dugu eta amaitzeko podiumnera igo eta bakoitzak bere saria jaso du.



2016/12/03

DURANGOKO AZOKA



 Durangoko azoka ,Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da
 Idazleek eta musikariek euren irakurle eta entzuleekin egoteko aukera daukate. Lan berriak aurkezteko eta ezagutzeko modua izaten da eta gu , urtero bezala, gaur ,abenduak 2an bertan egon gara!!!!
Goizea autobusa hartu eta  azokara joan gara.Han liburuak eta CDak erosi ditugu eta abeslari eta idazle ezberdinekin egon gara hizketan eta argazkiak egiten.
Bazkaldu eta gero Gatibu eta Kopau taldeen kontzertuaK ikusi ditugu.
Primerako eguna izan da!
Eta badakizue...
HOTZ EDO BERO....IRAKURRI EGUNERO!!!!