2008/06/18















IKASTURTE BUKAERAKO BIDAIA

Aurten LHIeko guztiok Angostoko kanpinera joan gara eta aprobetxatu dugu Salinas de Añanako gatzagak ikusteko, baita Valdelejoko parke naturala bisitatzeko eta azkenik inguru horretako kobazulo batzuetan muturra sartzeko.
Eguraldiak lagunduz primeran pasatu dugu.







2008/05/16

DERIOKO IRTEERA

Posted by Picasa

Agenda 21 ekin lotuta, mugikortasuna lantzen egon gara eta hemen daukazue Deriora egin genuen irteerako argazki bat.

2008/04/18

LEA ARTIBAIKO OLINPIADAK 2008

Gaur 2008-ko Apirilaren 18-an, urtero bezala, Amorotoko ikasleok Lea-Artibaiko olinpiadetan parte hartu dugu.

Aurten Lekeition izan dira eta gustura urbildu gara bertara 5 eta 6. mailako ikasleok.

Lekeitioko polikiroldegiko frontoian aritu gara jolasean, goizeko 10:00 etan hasi eta 12:00-ak arte. Ondoren bokata ederra jan bezain pronto, eskualdeko ikasle guztiok Santi Brouard frontoian batu gara.

Frontoian kinielatan jolastu gara: ikastetxe bakoitzetik bikoteka palazko txapelketa burutu dugu. Txapelketa honetan, bai nesketan eta bai mutiletan lehenak Amotarrak izan gara. Ikaragarrizko POZA hartu dugu.

2008/02/29

Astero, ikasle nagusiagoak txikiagoei ipuinak irakurtzen dizkiegu.
Oso gustura aritzen gara.