2007/10/26

JAI BERDEA

Urriaren 24an, Amorotoko ikasleok "JAI BERDEA" ospatu genuen.
Jai berdea Agenda 21eko ekintza bat izan da. Bizikletaz egiteko herrian zehar ibilbide bat prestatu genuen. Lehen hezkuntzakook, ibilbidea egiten ari ginen bitartean zaborrak batu genituen, ondoren sailkatu eta edukiontzi egokietara bota genituen.

Haur Hezkuntzakoek, eskola inguruko guneetan zaborrak bildu zituzten. Ondoren, gu bezala sailkatu eta dagokien edukiontzietara bota zituzten.
Jai honen helburua, guztiok sortzen ditugun hondakinak, birziklatu ahal direla
konturatzea izan da.

2007/10/22

ZIENTZIA KUTXAGUNERA BIDAIA

Amorotoko lehen hezkuntzako ikasleak, urriaren 18 an, Donostiako zientzia kutxagunera joan gara ikasten ari garen gaia sakontzeko.
Iritsi bezain pronto, sarreran dauden, Gipuzkuako eraikin garrantzitsuenen maketak ikusi ditugu.
10:00 etan, "Planetariunera" sartu gara eta unibertsoari buruz asko ikasi dugu.
Ondoren museoaren barrua ikusi dugu eta hainbat gauza ikasi dugu.
Berriro joateko gogoz geratu gara.