2008/04/18

LEA ARTIBAIKO OLINPIADAK 2008

Gaur 2008-ko Apirilaren 18-an, urtero bezala, Amorotoko ikasleok Lea-Artibaiko olinpiadetan parte hartu dugu.

Aurten Lekeition izan dira eta gustura urbildu gara bertara 5 eta 6. mailako ikasleok.

Lekeitioko polikiroldegiko frontoian aritu gara jolasean, goizeko 10:00 etan hasi eta 12:00-ak arte. Ondoren bokata ederra jan bezain pronto, eskualdeko ikasle guztiok Santi Brouard frontoian batu gara.

Frontoian kinielatan jolastu gara: ikastetxe bakoitzetik bikoteka palazko txapelketa burutu dugu. Txapelketa honetan, bai nesketan eta bai mutiletan lehenak Amotarrak izan gara. Ikaragarrizko POZA hartu dugu.