2016/11/23





EGUN BERDEA


Gaur azaroak 23,egun berezi bat ospatu dugu gure eskolan.
Egun horretarako gurasoak gonbidapen berezia eduki dute partehartzeko.
Eskerrik asko Urtzi!
Berdez jantzita etorri gara eta egunak euritsu argitu duenez ezin izan gara ortura joan baina ondorengoak egin ditugu:



-          9:30-10:00 Txoko berdea inauguratu denok batera.

o   Agenda 21en aurkezpena egin. Zer da Agenda 21?

§  Energy, let's save it! Bideoa ikusi dugu.


o   Zeintzuk izango dira gure konpromisoak?

o   Eko-ordezkariak aurkeztu, beraien lana zein izango den azaldu eta panelean beraien izena jarri. June Laka, Lur Maguregi eta Elaia Arruza

o   Patruila berdea aurkeztu, beraien betebeharrak zehaztu eta panelean jarri.

o   Txoko berdearen arduradunak aukeratu, hauek txoko berdea txukun apainduta izaten arduratuko dira.

o   Udal foroko gutuna irakurri eta panelean itsatsi.

o   4 talde egin ditugu: Kipulak, Porruak, Babak eta Idarra.

-          10:00-11:30 Denok sukaldatzera! Gurinezko gailetak egin ditugu eta masa etxera eramango dugu tuperretan laban sartzeko. 



-          11:30-12:00 Jolastordua.

-          12:00-12:45 Gure haziak erein.

o   Jogurt poteetan: idarrak eta baba beltza. Jogurt potoak puntzoiekin zulatu. Zakuetako lurraz potoak bete.

-          12:45-13:00 Jantokirako prestatu.

-          14:30-15:45.

o   Txoko berdea apaindu.

o   Birziklatutako materialarekin lorontziak sortu: zapata zaharrak tenperekin margotu eta beste itxura bat eman. Hurrengo batean, lehortzen direnean, lurrez beteko ditugu eta landareak landatuko ditugu gure “lorontzi oinetakoetan”.



-          15:45-15:50 Agenda 21eko taldeko argazkia atera.

-          15:50-16:00 Etxerako prestatu.

No hay comentarios: