Durangoko azoka ,Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da
Idazleek eta musikariek euren irakurle eta entzuleekin egoteko aukera daukate. Lan berriak aurkezteko eta ezagutzeko modua izaten da eta gu , urtero bezala, gaur ,abenduak 2an bertan egon gara!!!!
Goizea autobusa hartu eta azokara joan gara.Han liburuak eta CDak erosi ditugu eta abeslari eta idazle ezberdinekin egon gara hizketan eta argazkiak egiten.
Bazkaldu eta gero Gatibu eta Kopau taldeen kontzertuaK ikusi ditugu.
Primerako eguna izan da!
Eta badakizue...
HOTZ EDO BERO....IRAKURRI EGUNERO!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario