2013/04/25

Korrika txiki Amoroton! Eman euskara elkarri!!

Aste Santuko oporretara joan baino lehenago, hiruhilekoa 18. korrikarekin amaitu genuen. Herri osoa zeharkatu ondoren, lekukoak barruan zeraman bertsoa herriko plazan abestu genuen.
Hona hemen guk asmatutako bertsoa korrikaren omenez:
18. KORRIKA

Andoainetik abiatuta
joango gara Baionara
Amorotoko neska-mutilak
tope preparatu gara
guk geuk Euskaraz egingo dugu
eta inoiz ez erdara
Euskal Herrian gure hizkuntzari
hitz egiteko bultzada
euskaldun danok joan gaitezen
tipi-tapa korrikara
aitite ama amuma ama
semea eta alaba
heldu eskutik eta guztiok
hamazortzigarrena da
leukukoa lez eskurik esku
Elkarri eman Euskara                                  


No hay comentarios: