2015/05/25

ELKARBIZITZAKO LOGO LEHIAKETA





Maiatzaren 13an behatokiko lehen batzarra egin zen. kideak:

Ikasleak:Ander Laka, Alaine Imaz.
Irakaslea: Jone Urraza.
Udaletxetik: Ziortza Ikaran.  
Zerbitzuetatik: Itziar Arostegi
Koordinatzailea: Ainara ?

Behatokiaren funtzioak adostu, definizioa nola zabaldu eta logo lehiaketa bat antolatu genituen.



ELKARBIZITZAREN BATERATUTAKO DEFINIZIOA:

 Elkarbizitza: Hezkuntza komunitatea osatzen dugun pertsonen artean errespetuz eta indarkeria barik aritzea; elkarlana bultzatuz, pozik, gustura, lasai eta denok hitza izanik bizi gure eguneroko harremanetan ausardiaz aurrera eginez.

LOGO LEHIAKETA:
Arauak:


 1. Lehiaketaren xedea:

Amorotoko hezkuntza komunitatean Elkarbizitza osasuntsu bat edukitzeko plana egiten ari gara.

Elkarbizitza identifikatu eta ezagutzera emango duen logotipoa sortu nahi dugu.


2. Parte hartzaileak:

Lehiaketa  irekia izango da. Interesa daukan edonork parte hartu dezake..

Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, lan bat aurkeztu ahal izango du. Lana originala eta argitaratu gabea izango da.






3. Gaia

Logoaren gaia Elkarbizitza izango da. Hortxe daukazue Amorotoko Hezkuntza komunitateak sortutako Elkarbizitzaren definizioa oinarritzat hartzeko.



4. Lanen ezaugarri teknikoak

Logoaren diseinua honela aurkeztu beharko da:

a) Formatua:

- Paperean:  DINA3 ko

  tamainan.

Edo;

 - Euskarri digitalean: CD edo pendrive

batean.

b) Diseinuaren zergatiaren azalpen txiki batekin aurkeztuko da logotipoa,

gehienez orri batekoa.



5. Saria

Epaimahaiak sari bakarra banatuko du.



6. Lanen aurkezpena



Proposamen bakoitzeko, bi kartazal

aurkeztuko dira, –A eta B- , eta hauen

kanpoaldean, ondoko datuok jasoko dira:
- Egilearen izengoitia
- Amorotoko Hezkuntza Komunitateko Elkarbizitza logotipoa. LEHIAKETA

A kartazala: A kartazalean aurkezleari

buruzko datuak bilduko dira: izen-abizenak

helbidea,

telefonoa, helbide elektronikoa.

B kartazala: B kartazalean proposatzen den diseinua joango da, euskarri digitalean edota papelean.

Lanak zuzenean, eskolako buzoian edo korreoz aurkeztu ahal izango dira honako helbidean.



Amorotoko Eskola

Elexalde auzoa z/g

48289 Amoroto






Lanak aurkezteko epea 2015eko ekainaren 10ean amaituko da



7. Balorazio irizpideak

Logotipoaren balio artistiko eta sinbolikoak

eta irudikatzeko eta komunikatzeko duen

ahalmena izango dira proposamen irabazlea

aukeratzeko aintzat hartuko diren alderdiak.

Horretaz gain, diseinu berritzailea eta

identifikatzeko erraza izatea baloratuko da

eta erabilera anitzekoa eta hainbat

euskarritan aplikatua izateko duen

egokitzeko gaitasuna.


8. Epaimahaia eta ebazpena

Elkarbizitza Behatokiko partaideak izango dira  epaimahaiko kideak.

Irabazlearen izena Ikasturte bukaerako jaialdian, ekainaren 12an, emango da.





ANIMA ZAITEZTEEEE!!!!!!!!!








  





2015/03/27


ERAKUSKETA ERRALDOIA

Martxoaren 26an, Bilbora joan ginen, lehen gizaki eta dinosaurioak ikustera.
Hasieran  ikusi genituen dinosaurioen garaian paleontologoek aurkitutako aztarnen kopiak  Gizaki eta lurraren ebaluazioa ikusi ondoren, Triasiko, Jurasiko, Kretazeo eta Izotz Aroetako maketa errealak ikusi genituen.
Habitat bakoitzeko animalien mugimenduak eta orroak entzun zitezkeen.
Amaieran, paleontologo lana egin genuen.

Nahiz eta euria egin, asko ikasi eta gozatu genuen.

2015/03/24

19. KORRIKA TXIKIA AMOROTON



Martxoaren 23an, Amoroton korrika txikia ospatu genuen.
Zoritxarrez, euria ari zuen eta frontoian egin behar izan genuen. Irakasle, guraso eta ikasleok parte hartu genuen, lekukoa eskutik eskura pasatzen. Ibilbidea amaitu ondoren, lekuko barruan guk asmatutako bertsoak abestu genituen. Ondoren, 2015ko korrikako dantza egin genuen. Amaitzeko, jolas desberdinak egin genituen taldeka.
Nahiz eta eguraldi eskasa egin, oso gustura egon ginen.

 DOINUA:Ama begira ezazu


1-
Martxoak hemeretzi
Korrika hasi da
Amotora heltzeko
Zirraraz begira.
2-
Urepelen hasi da
Aurtengo korrika
Herri askora egin
behar du bisita.
3-
Egun batzuk pasata
Dator Amotora
Bide luzea eginda
Bilbora helduko da.
4-
Lekukoa pasatu
Eskutik eskura
Mezuak zabaltzeko
Bilbotik mundura.
5-
Euskara bultzatzeko
Aurrera pausua
Korrikak sortzen digu
Bihotzean sua.
6-
Amoroton euskara
Bultzatu beharra
Eta hori lortzeko
Badugu indarra