2015/11/24

AZTERKOSTA



Azaroaren 12an Ogellako hondartzara joan ginen Eskola Agenda 21eko azterkosta  programa egitera.
Lehen hezkuntzako ikasleak 4 taldetan banatu ziren.Talde bakoitzean 6. mailako ikasle bat edo bi zeuden arduradun bezala.
Talde bakoitzak bere koadernotxoa bete zuen. Koadernotxoaren fitxetan gauza desberdinak aztertzen dira: Biodibertsitatea, lekua eta uraren analisia eta gizakia eta kostaldea.
Gelan ekintza batzuk egiten ditugu: Uraren analisia eta fitxak garbira pasatu.
Aurten,beste urteetan baino, animalia gehiago ikusteko aukera eduki genuen. Esate baterako,olagarroa,kabuxa(arrain mota bat),
mautza,itsas armiarma,itsas izarra…
Asko ikasi eta ongi pasatu genuen.



2015/10/26

2 URTEKOOK ERABILTZEN DITUGUN ABESTIAK

MUKIAK KENTZEKO ERABILTZEN DUGUNA: MIN HARTZEN DUGUNEAN SENDATZEKO ERABILTZEN DUGUNA:

2015/10/20

2 URTEKOAK IKASTEN ARI GARENA. GORA SAN FERMIN!

HONA HEMEN SAN FERMINETAKO ABESTIA


HONA HEMEN FERDINANDO GURE ZEZENAREN IPUINA.

https://youtu.be/XjN2Ly2VhH4

2015/10/19

NATURA ETA MUSIKA

HEMEN DUZUE NATURA ETA MUSIKA ABESTIA.  NATURAKO ELEMENTUAK ERABILIZ PERKUSIOZKO SOINU TRESNA BATZUK ASMATU GENITUEN.

ESPERO DUGU ZUEN GUSTOKOA IZATEA!!!!!

2015/10/16

5 URTEKO IKASLEEN ERAIKUNTZAK


ESKOLAKO OBRAK

2015 eko Ekainaren 24 an, hasi ziren obrak guk eskola utzi eta hurrengo egunean.
Ia gela guztiak aldatu dituzte, beheko gela eta Zuzendaritza izan ezik.
Aurreko ikasturtean ikusita, aurten ume gehiago etorriko direla, gela bat beraientzako utzi dugu. Gela horretan harrera txokoa eta komuna egin dituzte.
Haur Hezkuntzako gelan informatika txoko bat egin dute, sabaia jeitsi eta lurzorua aldatu.
Lehen Hezkuntzako gela bi zatitan banatu dute: Zati batean 6. mailakoak gaude eta bestean 1,2,3 eta 4. mailakoak daude. Gela horretan ez da ezer aldatu. Beste aldean, berriz, gauza asko aldatu dira: Lurzorua aldatu, sarreran ate berri bat jarri dute gu sartzeko, beheko gelako arbela ekarri eta ordenagailuak jarri dituzte.
Irailaren 8 erako sarreran jarri behar zuten kristala oraindik jarri gabe dago.Jantokian lekuz aldatu digute eta 2 urteko umeentzat leku berria jarri dute.

OBRA EGIN ONDOREN,ESKOLA POLITA DAGO.                                                  


HAUR HEZKUNTZA 3-5
   HAUR HEZKUNTZA 2
LEHEN HEZKUNTZA 1-2-3-4-








IRAKASLE GELA
  INFORMATIKA GELA

LEHEN HEZKUNTZA6

2015/10/02

1.EGUNA


2015eko irailaren 8an lehenengo eguna izan zen eskolan.

Goizean, heldu ginenean, haur hezkuntzako 3 eta 5 urtekoen gelan batu eta aurkeztu egin ginen.Ondoren, gelak ikusi genituen.

Lehen hezkuntzako ikasleak,irakasleak eta haur hezkuntzako haurrak eta beraien gurasoak herriko plazara joan ginen.

Plazan jausgailuan denok jolastu eta ondo pasatu genuen.

Plazatik Amoroto herria irakasle berriei erakustera joan ginen.

Honetarako paseo bat eman genuen, eta 13:30etan bueltan izan ginen eta jantokian bazkaltzen amaitu genuen eguna.