2014/04/04

gabonak


GABONAK:


Abenduren 23an etxerik etxe joan ginen kantatzen.Ondoren otzararen zoketa bozkatu genuen.Abenduaren lehenengo astean eskulanak egiten hasi ginen .hainbeste gauza egin genituen:olentzero ,gabonetako arbola ,gabonekato izarra … abenduaren 23an oletzero piñera eraman zuten.

EUSKERA EGUNA




Dakizuenez, 2013ko abenduaren 3an, Euskararen nazioarteko eguna izan zen. Urtero bezala, Amorotoko ikastetxean, gauza desberdinak egin genituen, 14:00 tik 16:00 arte. Lehenengo 4,5 eta 6. mailakook mitologiako ipuinak kontatu genituen. Oso politak eta dibertigarriak izan ziren. Gero denok etxean aurkitutako esaera zahar batzuk esan genituen. Azkenik ume txikiek dantzan egin zuten. Horrela joan zitzaigun arratsaldea!!

OLENTZERO

OLENTZERO


Abenduaren 16an Olentzeroren gutuna botatzera Haran, Lur, Aratz, Urko, Beñat, Ziara eta Pirulín joan ziren.
Abenduaren 24an Olentzerok opariak utzita zituen eskolan.

2014/03/31

DURANGOKO AZOKA

DURANGOKO AZOKA


2013ko abenduaren 5ean Durangoko liburu azokara joan ginen LH guztia. Goizean, azokan bertan tailer bat egin genuen. Tailer hori ilustratzaile batekin egin genuen. Guk ere ilustratu genituen gure testuak.
Tailerra egin eta gero, bakoitzak bere erosketak egin genituen eta LH bat, bi eta lauk ``Zea Maiz´´ eta ``Gatibuko´´ Alexekin argazkia atera eta sinadura batu zituzten.

2014/02/24

ORTUA




                                      ORTUA

Ikasturte honetan ere ortua lantzen hasi gara.

Angelek traktora pasatu zuen ortuan.

Guk tomateak ,letxugak ,kipulak eta lekak landatu genituen , haur hezkuntzako umeek ere parte hartu zuten.

Gero egun batzuetan ureztatzen ditugu

Landatuta barazkien inguruan makila batzuk jarri genituen soka bat inguruan zutela , barazkiak  non landatuta dauden jakiteko eta ez zapaltzeko.  







2014/02/03

ZIENTZIA MUSEOA



Zientzia museoa



Zientzia museora 2013ko urriaren 4an joan ginen.



Lehenengo,nagusiok esfera batera joan ginen,munduko gauzak ikusteko.

Bitartean,txikiak jolas sala batera joan ziren.Gero museoa ikusten joan ginen. Oso gauza asko zeuden bertan, eta oso arraroak ziren. Txikiek jolasten jarraitu zuten eta gero etxea eraiki zuten. Ondoren, bazkaldu egin genuen eta gero barraka baten jolastu ginen. Gero maketak ikustera joan ginen.



OSO ONDO PASATU GENUEN