2014/03/31

DURANGOKO AZOKA

DURANGOKO AZOKA


2013ko abenduaren 5ean Durangoko liburu azokara joan ginen LH guztia. Goizean, azokan bertan tailer bat egin genuen. Tailer hori ilustratzaile batekin egin genuen. Guk ere ilustratu genituen gure testuak.
Tailerra egin eta gero, bakoitzak bere erosketak egin genituen eta LH bat, bi eta lauk ``Zea Maiz´´ eta ``Gatibuko´´ Alexekin argazkia atera eta sinadura batu zituzten.

2014/02/24

ORTUA




                                      ORTUA

Ikasturte honetan ere ortua lantzen hasi gara.

Angelek traktora pasatu zuen ortuan.

Guk tomateak ,letxugak ,kipulak eta lekak landatu genituen , haur hezkuntzako umeek ere parte hartu zuten.

Gero egun batzuetan ureztatzen ditugu

Landatuta barazkien inguruan makila batzuk jarri genituen soka bat inguruan zutela , barazkiak  non landatuta dauden jakiteko eta ez zapaltzeko.  







2014/02/03

ZIENTZIA MUSEOA



Zientzia museoa



Zientzia museora 2013ko urriaren 4an joan ginen.



Lehenengo,nagusiok esfera batera joan ginen,munduko gauzak ikusteko.

Bitartean,txikiak jolas sala batera joan ziren.Gero museoa ikusten joan ginen. Oso gauza asko zeuden bertan, eta oso arraroak ziren. Txikiek jolasten jarraitu zuten eta gero etxea eraiki zuten. Ondoren, bazkaldu egin genuen eta gero barraka baten jolastu ginen. Gero maketak ikustera joan ginen.



OSO ONDO PASATU GENUEN





2014/01/16

2013-14 AZTERKOSTA

2013-14 AZTERKOSTA

Azaroaren 5ean Ispasterreko Ogella hondartzara joan ginen autobusean,aztertzera. Bertara heldu ginenean uretako botak jantzi  eta harkaitzetara abiatu ginen. Lehenengo zakarrak batu genituen gero,harkaitzetan zehar ibili ginen eta animalia eta alga ugari ikusi genituen:itsas izarrak,anemonak ... 
Ur ertzera joan eta pote batean talde bakoitzak azterkostako ura hartu genuen. Goian mahaietan txosten bete genituen bertako naturari buruz. Hamaiketakoa jan eta eskolara joan ginen arratsaldean,eskolan,ura aztertu genuen eta emaitzak oso onak izan ziren. Azkenik txostenak garbira pasatu genituen.
Egilea:Malen

2013/05/25

CUENTOS 2013



Autor/a
Título
Enlace
Irati Maguregi
Como escapar de Egipto
 ver
Maitane Laka
La amiga de Cleopatra
 ver
Paul Urrutibeaskoa
Fuego en las montañas
Ane Arrizabalaga
Asesinato en Egipto
Nere Juaristi
¿Qué pasó en Egipto?
ver 
Mikel Elordi

Izaro Jaio










2013/05/16

Egonaldia Sastarrainen

Aurreko astelehenean, maiatzaren 6an, eskolatik zuzenean Zestoara joan ginen. Bertako industrialdeko parkingean utzi gintuen autobusak eta han Ibaik eta Ritxarrek batu gintuzten, gero Sastarrainera joan ginen. 1,7km egin genituen oinez Sastarrainera bidean, geroxeago txakur bat aurkitu genuen. Amona batzuk aurkitu genituen bidean; amona batek makila bota zuen errekara eta txakurrak salto egin zuen. Azkenean Sastarrainera heldu ginen.





Segituan jangelara eraman gintuzten eta bertan Eibarreko umeak egon ziren. Ibaik arau guztiak erakutsi zizkigun eta garrantzitsuenetakoa dezibelio-metroa izan zen. Geroago logelak erakutsi zizkiguten eta bakoitzak bere ohea aukeratu zuen. Bazkaldu eta gero Ekain txiki kobara joan ginen Sara begiralearekin. Ekain txiki ikusi ondoren ekain kobaren azalpenak eman zizkigun Sarak. Orain Sastarrain guztia lehen baserri zahar bat zen. Gutxi gora behera 20 urte inguruko bi mutilek aurkitu zuten. Sastarrainen galdezka ibili ondoren, ekain koba aurkitu zuten. Arkeologoak sartu eta 90 marrazki inguru aurkitu zituzten. Animalia hauen marrazkiak aurkitu dituzte: bisontea, zaldia, oreina, artzak eta abar. Baina gehienak zaldiak, hartzak eta bisonteak dira. Aztarna asko aurkitu dira baina ezin da barrura joan, marrazkiak gure arnasarekin ez ezabatzeko. Orduan arkeologoak bakarrik sartu ahal dira. Horregatik kobazuloaren kopia egin dute jendea sartzeko eta ikusteko nolakoa den Ekain. Geroago sua egitera joan ginen egurrezko txabola batera. LHkoak hau guztia egin genuen bitartean, HHkoak ogia nola egiten den ikasi zuten.






Gero afaltzera joan ginen eta afaldu ostean gau-bela izan genuen. Gau-belara heldu eta joko bat esplikatu zigun Ibaik. Musika kaxa deitzen zen jolasa. Jolas hortan aspertu ginenean diskoteka bat egin genuen. Musika alto alto ipini genuen; argiak amatatu zituen Ibaik eta bakoitzak bere linternak biztu genituen. Handik denbora askora ohera joan ginen. Denok nekatuta egon ginen eta hurrengo egunerarte denek lo egin genuen




Asteartean esnatu ondoren, jantzi eta prest jarri ginen gosaltzeko, kolakaua esnearekin, gailetak, ogia, marmelada eta gurina jan genituen. Gosaldu ondoren hortzak garbitu eta Sara gure begiralearekin Beltz izena zuen pottokan ibili ginen. Geroago ukuilura joan eta katua, pottokak, zaldiak, txerriak, txakurrak, betizuak (behiak)… ikusi genituen. Ukuilutik irten eta gero, Sararekin futbolean ibili ginen 5 minutuz. Oilotegira joan ginen, han ere ahateak, sagu bat eta antzarrak egon ziren. Antzar zuri bat Sararen atzetik joan zen, neskato bat, gure laguna, beldurtu eta guri sakaka hasi zen.







12:30tan bazkaldu genuen, guri ez zitzaigun asko gustatu. Jan ondoren Sasta trukeak egin genituen, elkarrekin jolasteko. Mutilak futbolean ibili ziren, beste eskola bateko ikasleekin. Gu bazkaldu ondoren kartetan, sokasaltoan… ibili ginen.Orduan denoi logeletara igotzeko eta maletak egiten hasteko esan ziguten. Maletak egiten triste-triste egon ginen malkoak maleta barrura erori zirelarik. Maletak egin eta gero Ibaik Sastarraineko parkingo industrialera lagundu gintuen. Handik Amorotora denok autobusean oso triste joan ginen. Denok logura handiarekin etorri ginen Amorotora.



2013/05/03

Sastarrainera goaz!!!

Kaixo lagunok!!!

Oraingoan, hurrengo astelehenean, hilak 6, Sasterrainera goazela esateko idazten dugu. Hona hemen Zestoara eraman behar diren gauzak:

- Osasun txartel indibidualaren fotokopia
 - Lo zakua    - Nezeserra
- Serbileta bat
- Azpiko arropa (jarritakoa+1)
- Txandala edo galtzak eta jertsea (jarritakoa +2)
- Mendiko botak
- Kiroletako zapatilak
- Txubaskeroa
- Etxeko zapatilak
                                                              - Pijama - Linterna
- Berokia
- Txankletak
-Toaila bat
-Txanoa

- Plastikuzko poltsa bat (arropa zikinak sartzeko)



Ezin dira goxoki, janari edo edaririk eraman.



: