Azaroaren 12an
Ogellako hondartzara joan ginen Eskola Agenda 21eko azterkosta programa egitera.
Lehen hezkuntzako
ikasleak 4 taldetan banatu ziren.Talde bakoitzean 6. mailako ikasle bat edo bi
zeuden arduradun bezala.
Talde bakoitzak bere
koadernotxoa bete zuen. Koadernotxoaren fitxetan gauza desberdinak aztertzen
dira: Biodibertsitatea, lekua eta uraren analisia eta gizakia eta kostaldea.
Gelan ekintza batzuk
egiten ditugu: Uraren analisia eta fitxak garbira pasatu.
Aurten,beste urteetan
baino, animalia gehiago ikusteko aukera eduki genuen. Esate
baterako,olagarroa,kabuxa(arrain mota bat),
mautza,itsas
armiarma,itsas izarra…
Asko ikasi eta ongi
pasatu genuen.