HONA HEMEN 2 URTEKOOI GUSTATZEN ZAIGUN OLENTZEROREN ABESTIA BERE DANTZAREKIN ZUEK ERE ETXEAN EGIN DEZAZUEN!
OLE OLENTZERO KOREOGRAFIA
2015/12/11
2015/12/03
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
EUSKARAREN EGUNA AMOROTOKO ESKOLAN on PhotoPeach
https://youtu.be/spqyQlPyYBw GURE BERTSOAK
HONA HEMEN GURE KOREOGRAFIA
https://youtu.be/spqyQlPyYBw GURE BERTSOAK
HONA HEMEN GURE KOREOGRAFIA
2015/11/25
EZ IKUSIARENA EZ EGIN
¿Por qué el 25 de
noviembre se conmemora el Día Internacional por la No Violencia contra
las Mujeres?
Porque el 25 de
noviembre de 1960 fueron asesinadas por la dictadura de Trujillo en República
Dominicana, las hermanas Mirabal, activistas contra dicha dictadura. Patria,
Minerva y María Teresa Mirabal, estuvieron profundamente ligadas a la lucha
antitrujillista. Minerva, que había sido apresada ya en 1949 y 1951, lo fue
también en enero de 1960 junto a su esposo, Manolo (que era líder del
Movimiento político "14 de Junio") y a sus cuñados. Ese mismo año fue
liberada y vuelta a apresar pero junto a su hermana María Teresa. Este tira y
afloje político y torturante terminó un día de noviembre. El 25 de noviembre de
1960, mientras las tres hermanas Mirabal regresaban de Puerto Plata, donde se
encontraban sus maridos encarcelados fueron detenidas en la carretera, en un
lugar denominado "La
Cumbre", y asesinadas a palos por agentes del Servicio
de Inteligencia Militar, del gobierno de Trujillo. La tiranía en ese momento
simuló un accidente. Este horroroso asesinato produjo el rechazo general de la
comunidad nacional e internacional hacia el gobierno dominicano, y aceleró la
caída de Trujillo. En honor a estas valientes hermanas, el 25 de noviembre fue
la fecha establecida en el Primer Encuentro Feminista Latinoamericano y del
Caribe realizado en Bogotá, Colombia en el año 1981, como conmemoración del Día
Internacional de la No
Violencia Contra la Mujer.
2015/11/24
AZTERKOSTA
Azaroaren 12an
Ogellako hondartzara joan ginen Eskola Agenda 21eko azterkosta programa egitera.
Lehen hezkuntzako
ikasleak 4 taldetan banatu ziren.Talde bakoitzean 6. mailako ikasle bat edo bi
zeuden arduradun bezala.
Talde bakoitzak bere
koadernotxoa bete zuen. Koadernotxoaren fitxetan gauza desberdinak aztertzen
dira: Biodibertsitatea, lekua eta uraren analisia eta gizakia eta kostaldea.
Gelan ekintza batzuk
egiten ditugu: Uraren analisia eta fitxak garbira pasatu.
Aurten,beste urteetan
baino, animalia gehiago ikusteko aukera eduki genuen. Esate
baterako,olagarroa,kabuxa(arrain mota bat),
mautza,itsas
armiarma,itsas izarra…
Asko ikasi eta ongi
pasatu genuen.
2015/10/26
2 URTEKOOK ERABILTZEN DITUGUN ABESTIAK
MUKIAK KENTZEKO ERABILTZEN DUGUNA:
MIN HARTZEN DUGUNEAN SENDATZEKO ERABILTZEN DUGUNA:
2015/10/20
2 URTEKOAK IKASTEN ARI GARENA. GORA SAN FERMIN!
HONA HEMEN SAN FERMINETAKO ABESTIA
HONA HEMEN FERDINANDO GURE ZEZENAREN IPUINA.
https://youtu.be/XjN2Ly2VhH4
HONA HEMEN FERDINANDO GURE ZEZENAREN IPUINA.
2015/10/19
NATURA ETA MUSIKA
ESPERO DUGU ZUEN GUSTOKOA IZATEA!!!!!
2015/10/16
ESKOLAKO OBRAK
2015 eko Ekainaren 24 an, hasi ziren obrak guk
eskola utzi eta hurrengo egunean.
Ia gela guztiak aldatu dituzte, beheko gela
eta Zuzendaritza izan ezik.
Aurreko ikasturtean ikusita, aurten ume
gehiago etorriko direla, gela bat beraientzako utzi dugu. Gela horretan harrera
txokoa eta komuna egin dituzte.
Haur Hezkuntzako gelan informatika txoko bat egin
dute, sabaia jeitsi eta lurzorua aldatu.
Lehen Hezkuntzako gela bi zatitan banatu dute:
Zati batean 6. mailakoak gaude eta bestean 1,2,3 eta 4. mailakoak daude. Gela
horretan ez da ezer aldatu. Beste aldean, berriz, gauza asko aldatu dira:
Lurzorua aldatu, sarreran ate berri bat jarri dute gu sartzeko, beheko gelako
arbela ekarri eta ordenagailuak jarri dituzte.
Irailaren 8 erako sarreran jarri behar zuten
kristala oraindik jarri gabe dago.Jantokian lekuz aldatu digute eta 2 urteko
umeentzat leku berria jarri dute.
HAUR HEZKUNTZA 3-5
HAUR HEZKUNTZA 2
LEHEN HEZKUNTZA 1-2-3-4-
IRAKASLE GELA
LEHEN HEZKUNTZA6
2015/10/02
1.EGUNA
2015eko irailaren 8an lehenengo eguna izan zen eskolan.
Goizean, heldu ginenean, haur hezkuntzako 3 eta 5 urtekoen gelan batu eta aurkeztu egin ginen.Ondoren, gelak ikusi genituen.
Lehen hezkuntzako ikasleak,irakasleak eta haur hezkuntzako haurrak eta beraien gurasoak herriko plazara joan ginen.
Plazan jausgailuan denok jolastu eta ondo pasatu genuen.
Plazatik Amoroto herria irakasle berriei erakustera joan ginen.
Honetarako paseo bat eman genuen, eta 13:30etan bueltan izan ginen eta jantokian bazkaltzen amaitu genuen eguna.
2015/06/16
ELKARBIZITZAKO LOGOA
Behatokiko
kideek logo lehiaketa bat antolatu zuten,elkarbizitzako
logoa lortzeko.
Lau lan aurkeztu ziren.
Malen Arrizabalaga ,Irati Maguregi ,
eta Ane Arrizabalagak hiruren artean lan bat aurkeztu
zuten. Amets Amutxastegi bakarra izan zen ordenagailuan bere lana aurkezten.
Julen Laka eta Ane Anakabek ere logo dotoreak aurkeztu zituzten.
Amorotoko eskolako kurtso bukaerako jaialadian esan zuten
irabazlearen izena.
Julen Lakak irabazi zuen.
Irabazleari bere logoa daukan katilu bat oparitu zioten
eta beste partehartzaileei kuaderno bat eta azpimarragailua.
GOROZIKA
2015eko maiatzaren 14an gaua pasatzera joan ginen Gorozikara eskolatik 9:30 irten ginen, LH eta 4-5 urtekoak. Gorozikara heldu ginenean, arduradun bat zegoen, Miren. Mirenek aterpetxera lagundu zigun, eta aterpetxean gela eta logela guztiak erakutsi zizkigun.
Ondoren, jolastera joan ginen, frontoira, goiz guztia bertan pasatu genuen
eta arratsaldean erroskilak egin genituen. Bueno, erroskilak edo ogi biribilak.
Gauean neskak txantxa bat egin nahi zuten, baina maisu batek ez zien utzi.
Hurrengo egunean gosaldu eta bazkaldu eta berriro eskolara.
OSO ONDO PASATU GENUEN
KURTSO AMAIERAKO JAIALDIA
JAIALDIA
2015eko Ekainaren 12an Amorotoko Eskolako jaialdia burutu genuen. Frontoian izan zen
antzerkia,arratsaldeko 17:00etan. Antzerki honetako gaia kirol eta dantza
barregarriak izan ziren eta izenburua honako hau izan zen:
ABILAO ZARIE BA
ABILAO, BAI HORI !!!!!!
8 kirol antzeztu
genituen: Balleta, Harrijasotzaileak, Hip-Hop-a, Esku-Pilota, Boxeoa, Sega
Apustuak, Igeriketa eta Zumba.
Lehenengo kirolean,
Balletean, EL LAGO DE LOS CISNES antzeztu genuen. Harrijasotzaileetan, 150kg
kartoizko harriak jaso behar zituzten.
Hip-Hopean publikoak
barre asko egin zuen arropengatik. Esku-Pilotan, pilota aldatu zuten eta
publikoak barre egin zuen…
Boxeoan 2 round
antzeztu ziren eta barre asko egin zuen publikoak.
Sega Apustuetan Herio
(HERIOTZA) izan zen protagonista.
Igeriketa izan zen denetatik barregarriena.
Zumban, eskuetan flashmob-a dantzatu genuen. Jaialdia oso ondo irten zen eta
gure helburua bete genuen, oso ondo pasatu genuen!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
2015/05/25
ELKARBIZITZAKO LOGO LEHIAKETA
Maiatzaren 13an behatokiko lehen batzarra egin zen. kideak:
Ikasleak:Ander Laka, Alaine Imaz.
Irakaslea: Jone Urraza.
Udaletxetik: Ziortza Ikaran.
Zerbitzuetatik: Itziar Arostegi
Koordinatzailea: Ainara ?
Behatokiaren funtzioak adostu, definizioa nola zabaldu eta logo lehiaketa bat antolatu genituen.
ELKARBIZITZAREN BATERATUTAKO DEFINIZIOA:
Elkarbizitza: Hezkuntza komunitatea osatzen dugun
pertsonen artean errespetuz eta indarkeria barik aritzea; elkarlana bultzatuz,
pozik, gustura, lasai eta denok hitza izanik bizi gure eguneroko harremanetan ausardiaz
aurrera eginez.
LOGO LEHIAKETA:
Arauak:
1.
Lehiaketaren xedea:
Amorotoko hezkuntza
komunitatean Elkarbizitza osasuntsu bat edukitzeko plana egiten ari gara.
Elkarbizitza identifikatu
eta ezagutzera emango duen logotipoa sortu nahi dugu.
2. Parte hartzaileak:
Lehiaketa irekia
izango da. Interesa daukan edonork parte hartu dezake..
Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, lan bat aurkeztu
ahal izango du. Lana originala eta argitaratu gabea izango da.
3. Gaia
Logoaren gaia
Elkarbizitza izango da. Hortxe daukazue Amorotoko Hezkuntza komunitateak
sortutako Elkarbizitzaren definizioa oinarritzat hartzeko.
4. Lanen ezaugarri teknikoak
Logoaren diseinua
honela aurkeztu beharko da:
a) Formatua:
- Paperean: DINA3 ko
tamainan.
Edo;
- Euskarri digitalean: CD edo pendrive
batean.
b) Diseinuaren
zergatiaren azalpen txiki batekin aurkeztuko da logotipoa,
gehienez orri
batekoa.
5. Saria
Epaimahaiak sari bakarra banatuko du.
6. Lanen aurkezpena
Proposamen bakoitzeko, bi kartazal
aurkeztuko dira, –A eta B- , eta hauen
kanpoaldean, ondoko datuok jasoko dira:
- Egilearen izengoitia- Amorotoko Hezkuntza Komunitateko Elkarbizitza logotipoa. LEHIAKETA
A kartazala: A kartazalean aurkezleari
buruzko datuak
bilduko dira: izen-abizenak
helbidea,
telefonoa, helbide elektronikoa.
B kartazala: B kartazalean proposatzen den diseinua joango da, euskarri digitalean edota
papelean.
Lanak zuzenean,
eskolako buzoian edo korreoz aurkeztu ahal izango dira honako helbidean.
Amorotoko Eskola
Elexalde auzoa z/g
48289 Amoroto
Lanak aurkezteko epea 2015eko ekainaren 10ean amaituko da
7. Balorazio irizpideak
Logotipoaren balio artistiko eta sinbolikoak
eta irudikatzeko eta komunikatzeko duen
ahalmena izango dira proposamen irabazlea
aukeratzeko aintzat hartuko diren alderdiak.
Horretaz gain, diseinu berritzailea eta
identifikatzeko erraza izatea baloratuko da
eta erabilera anitzekoa eta hainbat
euskarritan aplikatua izateko duen
egokitzeko gaitasuna.
8. Epaimahaia eta ebazpena
Elkarbizitza Behatokiko partaideak izango dira epaimahaiko kideak.
Irabazlearen izena Ikasturte bukaerako jaialdian, ekainaren 12an, emango
da.
ANIMA ZAITEZTEEEE!!!!!!!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)