Maiatzaren 13an behatokiko lehen batzarra egin zen. kideak:
Ikasleak:Ander Laka, Alaine Imaz.
Irakaslea: Jone Urraza.
Udaletxetik: Ziortza Ikaran.
Zerbitzuetatik: Itziar Arostegi
Koordinatzailea: Ainara ?
Behatokiaren funtzioak adostu, definizioa nola zabaldu eta logo lehiaketa bat antolatu genituen.
ELKARBIZITZAREN BATERATUTAKO DEFINIZIOA:
Elkarbizitza: Hezkuntza komunitatea osatzen dugun
pertsonen artean errespetuz eta indarkeria barik aritzea; elkarlana bultzatuz,
pozik, gustura, lasai eta denok hitza izanik bizi gure eguneroko harremanetan ausardiaz
aurrera eginez.
LOGO LEHIAKETA:
Arauak:
1.
Lehiaketaren xedea:
Amorotoko hezkuntza
komunitatean Elkarbizitza osasuntsu bat edukitzeko plana egiten ari gara.
Elkarbizitza identifikatu
eta ezagutzera emango duen logotipoa sortu nahi dugu.
2. Parte hartzaileak:
Lehiaketa irekia
izango da. Interesa daukan edonork parte hartu dezake..
Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, lan bat aurkeztu
ahal izango du. Lana originala eta argitaratu gabea izango da.
3. Gaia
Logoaren gaia
Elkarbizitza izango da. Hortxe daukazue Amorotoko Hezkuntza komunitateak
sortutako Elkarbizitzaren definizioa oinarritzat hartzeko.
4. Lanen ezaugarri teknikoak
Logoaren diseinua
honela aurkeztu beharko da:
a) Formatua:
- Paperean: DINA3 ko
tamainan.
Edo;
- Euskarri digitalean: CD edo pendrive
batean.
b) Diseinuaren
zergatiaren azalpen txiki batekin aurkeztuko da logotipoa,
gehienez orri
batekoa.
5. Saria
Epaimahaiak sari bakarra banatuko du.
6. Lanen aurkezpena
Proposamen bakoitzeko, bi kartazal
aurkeztuko dira, –A eta B- , eta hauen
kanpoaldean, ondoko datuok jasoko dira:
- Egilearen izengoitia- Amorotoko Hezkuntza Komunitateko Elkarbizitza logotipoa. LEHIAKETA
A kartazala: A kartazalean aurkezleari
buruzko datuak
bilduko dira: izen-abizenak
helbidea,
telefonoa, helbide elektronikoa.
B kartazala: B kartazalean proposatzen den diseinua joango da, euskarri digitalean edota
papelean.
Lanak zuzenean,
eskolako buzoian edo korreoz aurkeztu ahal izango dira honako helbidean.
Amorotoko Eskola
Elexalde auzoa z/g
48289 Amoroto
Lanak aurkezteko epea 2015eko ekainaren 10ean amaituko da
7. Balorazio irizpideak
Logotipoaren balio artistiko eta sinbolikoak
eta irudikatzeko eta komunikatzeko duen
ahalmena izango dira proposamen irabazlea
aukeratzeko aintzat hartuko diren alderdiak.
Horretaz gain, diseinu berritzailea eta
identifikatzeko erraza izatea baloratuko da
eta erabilera anitzekoa eta hainbat
euskarritan aplikatua izateko duen
egokitzeko gaitasuna.
8. Epaimahaia eta ebazpena
Elkarbizitza Behatokiko partaideak izango dira epaimahaiko kideak.
Irabazlearen izena Ikasturte bukaerako jaialdian, ekainaren 12an, emango
da.
ANIMA ZAITEZTEEEE!!!!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario