2015/10/16

ESKOLAKO OBRAK

2015 eko Ekainaren 24 an, hasi ziren obrak guk eskola utzi eta hurrengo egunean.
Ia gela guztiak aldatu dituzte, beheko gela eta Zuzendaritza izan ezik.
Aurreko ikasturtean ikusita, aurten ume gehiago etorriko direla, gela bat beraientzako utzi dugu. Gela horretan harrera txokoa eta komuna egin dituzte.
Haur Hezkuntzako gelan informatika txoko bat egin dute, sabaia jeitsi eta lurzorua aldatu.
Lehen Hezkuntzako gela bi zatitan banatu dute: Zati batean 6. mailakoak gaude eta bestean 1,2,3 eta 4. mailakoak daude. Gela horretan ez da ezer aldatu. Beste aldean, berriz, gauza asko aldatu dira: Lurzorua aldatu, sarreran ate berri bat jarri dute gu sartzeko, beheko gelako arbela ekarri eta ordenagailuak jarri dituzte.
Irailaren 8 erako sarreran jarri behar zuten kristala oraindik jarri gabe dago.Jantokian lekuz aldatu digute eta 2 urteko umeentzat leku berria jarri dute.

OBRA EGIN ONDOREN,ESKOLA POLITA DAGO.                                                  


HAUR HEZKUNTZA 3-5
   HAUR HEZKUNTZA 2
LEHEN HEZKUNTZA 1-2-3-4-








IRAKASLE GELA
  INFORMATIKA GELA

LEHEN HEZKUNTZA6

No hay comentarios: