2014/12/17

ESKOLAKO LORATEGIA ETA ORTUA






2014 ko azaroaren hasieran, urtero bezala, lorategian eta ortuan lanean hasi ginen. Baina gu ortuan lanean hasi baino arinago, Zintzok, ikaskide baten aititek ortuko lurrari buelta eman zion. Gero gu hasi ginen lanean. Lehenengo lurrak zenbat metro karratu dituen neurtu genuen. Gero lau zatitan banatu genuen lur eremua, makilekin eta sokekin. Eremu batean, babak landatu genituen;beste eremu baten, idarrak; beste batean, kipulak eta azken lur-eremuan letxugak.
Ortuan konpostako ontzia jarri genuen aurreko ikasturtean. Jantokiko hondakinekin, hosto sikuekin eta makilekin konpontzen gara konpostatzeko.   
Lorategian HH-ko umeek, pentsamendu loreak landatu zituzten Itsaso eta Koldo irakasleekin.
 Gure  ustez, aurten letxugak ez dira oso handiak  hasiko.
Espero dugu, urtero bezala, lorategiarekin eta ortuarekin jarraitzeaaaaa!!!!!!! 

EGILEA: ALAINE IMAZ

No hay comentarios: