“Arabiar penintsula” proiektua aukeratu
dugu, 3. 5. eta 6. mailakook. Urte honetako lehenengo proiektua izan da. Oso
polita da eta gauza asko egin eta ikasi ditugu.
Txoko bat egin genuen gelan Arabiar Penintsulari buruzko informazioarekin:
liburuak ekarri genituen; panpinak, marrazkiak eta meskita bat.
Hiru eskulan egin ditugu baita ere; eskulan bat basamortua izan da, oasi
bat margotu genuen pertsonekin eta gameluekin.
Bigarren eskulana, Anderrek eta biok, Arabiarrez letrekin paper zuri bat egin
genuen eta jartzen du Amoroto eskola, gure eskolaren izena, Arabieraz, eta
eskolako atean jarri genuen. Eta hirugarren eskulana, meskita batena izan zen: beste paper zati batean margotu zuten meskita
bat oso arraroa eta paretan itsatsi zuten.
Gelan, Arabiako lekuak, “Españoles en el
mundo” bideoak ikusi ditugu eta fitxa asko irakurri ditugu.
Gauza asko ikasi ditugu ere, Arabiar Penintsula hizkera eta zelan idazten
duten, hauen ohiturak, haren ipuinak, erlijioa eta janzkera zelakoak diren.
Oso interesgarria izan da eta gustura egin dugu lana.
Egilea:Julen Laka
No hay comentarios:
Publicar un comentario