2014/12/23

GAZTELUA


2014KO IRAILAREN HASIERAN 1. ETA 2. MAILAKOAK HASI ZIREN GAZTELUAREN PROIEKTUA EGITEN. LEHENIK PROPOSAMENAK EGIN ZITUZTEN, GERO ZOZKETA EGIN ZUTEN ETA AZKENEAN GAZTELUA AUKERATU ZUTEN.
PROIEKTUA HASTEKO, LEHENIK GAZTELUAREN ZATIAK IKASI ZITUZTEN; GERO ATE SAREA EGIN ZUTEN;TXOKOA ERE BAI ETA GAUZA PILOA EKARRI ZUTEN: GAZTELUAREN LIBURUAK, JOLASAK ETA MAKILAK.MOZORROAK ERE EKARRI ZITUZTEN. ZALDUNTXOAK EGIN, ERDI AROAREN ABESTIA IKASI, KARPETONTZIAK EGIN ETA ERDI AROKO BIZIMODUA IKASI ZUTEN.
ETA AZKENEAN PROIEKTUAREN LIBURU BAT EGIN ZUTEN, NON AZALTZEN DEN ERDI AROA ETA GAZTELUAREN ZATIAK. LAN AHANDIA EGIN DUTE 1.TA 2. MAILAKOEK.



 EGILEA:JUNE LAKA





PATRUILA BERDEA


Patruila berdea eskolako ekintza bat da.
Itxasok eta Susanak proposatu zuten ESKOLA agenda 21EKO PROGRAMAREN  barruan.
Ekintza hau orain dela 5 urte hasi ginen egiten.
Ekintza honetan zaborrak baTU eta, ostiral ARRATSALDEETAN, taldeka, zaborra ERAMATEN DITUGU.
Taldeak hauek dira:
-Malen, Julen, Ane, Urko eta Peio.
-Amets, DaneL, Ziara, Haran eta Lur.
-irati, Alaine, Ander, Aner eta Aratz.
-Ane Arri, Beñat, June, Sara eta ,Lantz.
Nire iritZia emango diZuet:
Niretzat oso ondo dago lan hau,DENON ARTEAN EGITEN DUGU ETA HERRIA ZAINTZEN DUGULAKO. EGI
EEEEE
E
EGILEA:ANEN


EGILEA: ANE ANAKABE




DURANGOKO LIBURU AZOKA

Urtero bezala,Abenduaren 5ean Durangoko azokara joan gara. Alaine ez da etorri gaixorik egon da eta.
Han liburuak erosten  ditugu.Batzuek 2 liburu erosi dituzte eta beste batzuek 1.Andereñoek ez zuten CDak erosten utzi.
Txapak,orri markatzaileak eta posterrak hartu ahal ditugu.
Tailer batean pate hartu dugu.Hasieran eurek egindako txotxongiloen gerizpeak antzezlana ikusi dugu eta asko gustatu zaigu.Gero euren marrazkiekin  antzezlana geuk egin dugu taldeka.
Ondoren, geure itzal txotxongiloak egin ditugu baina antzezteko ez dugu aztirik eduki.
Oso ondo pasatu dugu.





AZTERKOSTA



Azaroaren 7 an, Ogellako harrizko hondartzara joan ginen uraren analisiak egitera. Ogella Izpazterreko hondartza da Analisiak bakarrik ez  genituen egin 6.mailakoek eta Susana andereñoak, itsasoko eta hatzetako animaliak eta landareak etab aurkitzera joan ginen. Egia esateko, egin zuen eguraldiarekin animalia asko ikusi genituen.
Harri bitxi bat ikusi genuen besaulkia bezalako irudia zuela. Tronua deitzen diogu.
Karramarro asko ikusi genituen eta anemonak ere asko ikusi genituen.
Beti bezala, ura eta hondartza garbi daudela egiaztatu genuen.
.
IRATI MAGUREGI:)

ARABIAR PENINTSULA PROIEKTUA



“Arabiar penintsula” proiektua aukeratu dugu, 3. 5. eta 6. mailakook. Urte honetako lehenengo proiektua izan da. Oso polita da eta gauza asko egin eta ikasi ditugu.
Txoko bat egin genuen gelan Arabiar Penintsulari buruzko informazioarekin: liburuak ekarri genituen; panpinak, marrazkiak eta meskita bat.
Hiru eskulan egin ditugu baita ere; eskulan bat basamortua izan da, oasi bat margotu  genuen pertsonekin eta gameluekin. Bigarren eskulana, Anderrek eta biok, Arabiarrez letrekin paper zuri bat egin genuen eta jartzen du Amoroto eskola, gure eskolaren izena, Arabieraz, eta eskolako atean jarri genuen. Eta hirugarren eskulana, meskita batena izan zen:  beste paper zati batean margotu zuten meskita bat oso arraroa eta paretan itsatsi zuten.
Gelan, Arabiako lekuak, “Españoles en el mundo” bideoak ikusi ditugu eta fitxa asko irakurri ditugu.
Gauza asko ikasi ditugu ere, Arabiar Penintsula hizkera eta zelan idazten duten, hauen ohiturak, haren ipuinak, erlijioa eta janzkera zelakoak diren.
Oso interesgarria izan da eta gustura egin dugu lana.
Egilea:Julen Laka

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA




emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna


Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko eguna Azaroaren 25ean izan zen.  Eskolan ekintza asko egin genituen: “Muxuak” ipuina irakurri genuen; egun horri buruz hitz egin genuen eta arrazoitu ere; kanta bat entzun genuen Malo izenekoa, Bebe-rena.

Benetan gertatutako historia bat irakurri genuen eta hori gertatu zenetik egun hau ospatzen da urtero.

Horrelako egunak ospatu beharrik ez bagenituzke izango, arazo hauek ez direla gertatzen esan nahiko luke.



Egilea:Malen Arrizabalaga Laka
 
              Bebe Malo Kanta:            https://www.youtube.com/watch?v=G9q_ao91Now
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON