2015/02/25

EGUEN ZURI







Eguen zuri eguna guretzat egun garrantzitsu bat da. Beste era batzuetan ere deitzen zaio:
-Txitxiburduntzi
-Sasikoipetsu
-Eguen zuri
-Erderaz: Jueves gordo
 Inauteriak hasten diren lehenengo egunean ospatzen da, normalean, osteguna.
Leku desberdinetan ospatzen dugu eskolapean edo frontoian. Aurtean, frontoian ospatu dugu.
Eskolan taloaren masa egiten hasi ginen.Forma emateko frontoira joan ginen. Frontoira eskola guztia etorri zen.Gure gelako lagun batek, Iratik, txistorra egiteko parrilla ekarri zuen. Irakasle batek, Gaizkak, taloa egiteko plantxa ekarri zuen.
Makil batean txistorra sartu genuen eta parrillan jarri egin arte.
Dena jaso eta antzerkia entsaiatzen hasi ginen frontoian. Itsasoa.

No hay comentarios: