2014/06/11

ENERGIA BERRIZTAGARRIA MUNITIBARREN

Martxoaren 10ean Munitibarrera joan ginen. Goizean bertara heldu ginen eta bi monitorek energia berriztagarriak erakutsi zizkiguten. Antzinako burdinola bat ere erakutsi ziguten eta, zori txarrez, ezin izan ginen bertara joan. Geroago eguzki plaka batzuk erakutsi eta landare batzuk landatu genituenean, bazkaltzera joan ginen. Bazkaldu eta gero, monitore batek eguzki erloju bat nolakoa den, zertarako den eta nola funtzionatzen duen erakutsi zigun. Arratsaldean, aterki bat, , zilarrezko papera, guraizeak eta kolarekin berotzeko tramankulu bat egin genuen. Horretarako, aterkian zilarrezko papera itsatsi eta zartagin bar bezala eguzki apur batekin arrautza bat frijitu genuen.

Hori dena egin eta gero etxera bueltatu ginen.

Oso esperientzia polita izan zen eta asko ikasi genuen.




No hay comentarios: