Aurten Lekeition izan dira eta gustura urbildu gara bertara 5 eta 6. mailako ikasleok.
Lekeitioko polikiroldegiko frontoian aritu gara jolasean, goizeko 10:00 etan hasi eta 12:00-ak arte. Ondoren bokata ederra jan bezain pronto, eskualdeko ikasle guztiok Santi Brouard frontoian batu gara.
Frontoian kinielatan jolastu gara: ikastetxe bakoitzetik bikoteka palazko txapelketa burutu dugu. Txapelketa honetan, bai nesketan eta bai mutiletan lehenak Amotarrak izan gara. Ikaragarrizko POZA hartu dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario