2007/10/26

JAI BERDEA

Urriaren 24an, Amorotoko ikasleok "JAI BERDEA" ospatu genuen.
Jai berdea Agenda 21eko ekintza bat izan da. Bizikletaz egiteko herrian zehar ibilbide bat prestatu genuen. Lehen hezkuntzakook, ibilbidea egiten ari ginen bitartean zaborrak batu genituen, ondoren sailkatu eta edukiontzi egokietara bota genituen.

Haur Hezkuntzakoek, eskola inguruko guneetan zaborrak bildu zituzten. Ondoren, gu bezala sailkatu eta dagokien edukiontzietara bota zituzten.
Jai honen helburua, guztiok sortzen ditugun hondakinak, birziklatu ahal direla
konturatzea izan da.

2007/10/22

ZIENTZIA KUTXAGUNERA BIDAIA

Amorotoko lehen hezkuntzako ikasleak, urriaren 18 an, Donostiako zientzia kutxagunera joan gara ikasten ari garen gaia sakontzeko.
Iritsi bezain pronto, sarreran dauden, Gipuzkuako eraikin garrantzitsuenen maketak ikusi ditugu.
10:00 etan, "Planetariunera" sartu gara eta unibertsoari buruz asko ikasi dugu.
Ondoren museoaren barrua ikusi dugu eta hainbat gauza ikasi dugu.
Berriro joateko gogoz geratu gara.

2007/09/14

2007-2008 IKASTURTEA

Udako oporrak pasatu dira eta hemen gaude berriro ikasturte berriari aurre egiteko prest.
Aurten ...

2007/06/28

KURTSO BUKAERAKO JAIA









Amorotoko ikasleak, primerako emanaldia burutu zuten Ekainaren 2an.
antzerki batekin hasiera eman zioten emanaldiari eta gero dantza eta musika adierazpen politak eskaini zituzten guraso eta gainontzeko Amorotar guztien gozamenerako.
Hurrengo ikasturtean gehiago eta hobeto esanez agurtu ziren

2007/03/30

KORRIKA TXIKI


Aurten ere ,korrika txiki egin dugu.Herrian zehar korrika ibili gara.Lomatik beheko kaletara korrika egin ostean plazara bueltatu gara.Korrikako lekukoan,lehen aldiz,bertsoak egon dira.Gero frontoian jokuak egin ditugu.

IHAUTERIAK




Ihauteriak otsailak 20an izan ziren.
Eskolan Euskal mitologiako pertsonaiak bihurtu ginen:
Ziripot, mamurrak, lamiak...
Jokoak ere egin genituen, baita diskoteka, merendola eta kalejira. Kalejira eta gero dantzan egin genuen jendearen aurrean. Oso ondo pasatu genuen.

NAIA ITURRARAN HERNANDO (6.maila)

JAI EKOLOGIKOA