2014/04/04
gabonak
Abenduren 23an etxerik etxe joan ginen kantatzen.Ondoren otzararen zoketa bozkatu genuen.Abenduaren lehenengo astean eskulanak egiten hasi ginen .hainbeste gauza egin genituen:olentzero ,gabonetako arbola ,gabonekato izarra … abenduaren 23an oletzero piñera eraman zuten.
EUSKERA EGUNA
Dakizuenez, 2013ko abenduaren 3an, Euskararen nazioarteko eguna izan zen. Urtero bezala, Amorotoko ikastetxean, gauza desberdinak egin genituen, 14:00 tik 16:00 arte. Lehenengo 4,5 eta 6. mailakook mitologiako ipuinak kontatu genituen. Oso politak eta dibertigarriak izan ziren. Gero denok etxean aurkitutako esaera zahar batzuk esan genituen. Azkenik ume txikiek dantzan egin zuten. Horrela joan zitzaigun arratsaldea!!
Dakizuenez, 2013ko abenduaren 3an, Euskararen nazioarteko eguna izan zen. Urtero bezala, Amorotoko ikastetxean, gauza desberdinak egin genituen, 14:00 tik 16:00 arte. Lehenengo 4,5 eta 6. mailakook mitologiako ipuinak kontatu genituen. Oso politak eta dibertigarriak izan ziren. Gero denok etxean aurkitutako esaera zahar batzuk esan genituen. Azkenik ume txikiek dantzan egin zuten. Horrela joan zitzaigun arratsaldea!!
OLENTZERO
OLENTZERO
Abenduaren 16an Olentzeroren gutuna botatzera Haran, Lur, Aratz, Urko, Beñat, Ziara eta Pirulín joan ziren.
Abenduaren 24an Olentzerok opariak utzita zituen eskolan.
2014/03/31
DURANGOKO AZOKA
DURANGOKO AZOKA
2013ko abenduaren 5ean Durangoko liburu azokara joan ginen LH guztia. Goizean, azokan bertan tailer bat egin genuen. Tailer hori ilustratzaile batekin egin genuen. Guk ere ilustratu genituen gure testuak.
Tailerra egin eta gero, bakoitzak bere erosketak egin genituen eta LH bat, bi eta lauk ``Zea Maiz´´ eta ``Gatibuko´´ Alexekin argazkia atera eta sinadura batu zituzten.
2014/02/24
ORTUA

Ikasturte honetan ere ortua lantzen hasi gara.
Angelek traktora pasatu zuen ortuan.
Guk tomateak ,letxugak ,kipulak eta lekak landatu genituen , haur hezkuntzako
umeek ere parte hartu zuten.
Gero egun batzuetan ureztatzen ditugu
Landatuta barazkien inguruan makila batzuk jarri genituen soka bat inguruan
zutela , barazkiak non landatuta dauden
jakiteko eta ez zapaltzeko.
2014/02/03
ZIENTZIA MUSEOA
Zientzia museora 2013ko urriaren 4an joan ginen.
Lehenengo,nagusiok esfera batera joan ginen,munduko gauzak ikusteko.
Bitartean,txikiak jolas sala batera joan ziren.Gero museoa ikusten joan
ginen. Oso gauza asko zeuden bertan, eta oso arraroak ziren. Txikiek jolasten
jarraitu zuten eta gero etxea eraiki zuten. Ondoren, bazkaldu egin genuen eta
gero barraka baten jolastu ginen. Gero maketak ikustera joan ginen.
OSO ONDO
PASATU GENUEN
2014/01/16
2013-14 AZTERKOSTA
Azaroaren 5ean Ispasterreko Ogella hondartzara joan ginen autobusean,aztertzera. Bertara heldu ginenean uretako botak jantzi eta harkaitzetara abiatu ginen. Lehenengo zakarrak batu genituen gero,harkaitzetan zehar ibili ginen eta animalia eta alga ugari ikusi genituen:itsas izarrak,anemonak ...

Ur ertzera joan
eta pote batean talde bakoitzak azterkostako ura hartu genuen. Goian mahaietan
txosten bete genituen bertako naturari buruz. Hamaiketakoa jan eta eskolara
joan ginen arratsaldean,eskolan,ura aztertu genuen eta emaitzak oso onak izan
ziren. Azkenik txostenak garbira pasatu genituen.
Egilea:Malen
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

