Gaur sorpresatxo bat eduki dugu.Gure eskolara BASURAMA eta ARRAGUAKO kideak etorri dira.
Aldebatetik, zakarrontzira botatzen ditugun gauzei beste erabilera bat eman ahal zaiela azaldu digute.
Bestetik,plastikozko poltsak bererabiliz globo erraldoi bat sortuko dugula esan digute.
Horretarako lanean hasi gara baina ...ZUEN LAGUNTZA EZINBESTEKOA da!!!!!!Edozein motatako plastiko(poltsak,negutegien plastikoak,fabrikako plastiko ezberdinak....)biltzen hasi gara.
Zinearen proiektua aurrera doa . Aste honetan aktoreak bihurtu gara eta hain ospetsua den "MANNEQUI- CHALLENGE" grabatu dugu. Baina ,zer da "MANNEQUI- CHALLENGE"? Interneten birala bihurtu den azken erronka da . Erronka honen helburua bakarra : kamera aurrean izoztuta geratzea. Oso ondo pasatu dugu erronka hau burutzen eta denoi erakusteko irrikitan gaude. Ikusi nahi al duzue?
Gabonetako oporrak amaitu eta..... proiekto berriarekin hasi giñen: ZINEA!!!
Gure zinearen txokoa ,eskolako ikasle,zein irakasle ekarritako gauzekin ornitu dugu :kamarak,palomiten potoak, zintak, fokoak.....etorri Amoroto eskolako zinera ikustera!!!!!
2016/12/16
OLINPIADAK 2020 AMOROTO ESKOLA
Gaur gure proiektuari amaiera emateko,OLINPIADAK 2020 ospatu ditugu eskolan. Horretarako
olinpiadetako inagurazioa egin dugu,antortxa eskolatik frontoira eraman
,pebeteroa piztu eta.....HASI DIRA JOKU OLINPIKOAK. Ondoren indarra hartzeko tartetxo bat egin eta hamaiketako osasungarria prestatu eta hartu dugu.Ummmmmm, bai goxoa!!!! Indarra hartu eta gero ,olinpiadakin jarraitu dugu eta amaitzeko podiumnera igo eta bakoitzak bere saria jaso du.